Argia URRUTXI BIZKARRA

Argia URRUTXI BIZKARRA - Traductrice professionnelle freelance

Hegoaldekoa naiz jatorriz. Bertan egin nituen nire lehenengo goi-mailako ikasketak: 2000.urtean Deustoko Unibertsitatean Hirueledun idazkaritza eta 2002.urtean Arrasateko Unibertsitatean Nazioarteko merkataritza. Ondoren, distribuzio handiko kooperatiba baten lan egin nuen 8 urtez, komertzial, garraio eta inportazio zailetan.

Nire bizitza profesionalari norabide berri bat emateko asmoarekin, Frantziara etorri nintzen itzulpengintza ikasketak egitera. Paris VIII Unibertsitatean Itzulpengintza Masterra egin nuen eta 2013.urtetik itzultzaile eta interprete autonomoa naiz. Frantzia zein Espainiako bezero eta itzulpen agentziekin egiten dut lan. Baita atzerriko agentziekin ere. Frantsesa eta ingelesetik, gaztelania eta euskarara itzultzen dut. Interpretazio zerbitzuak ere eskaintzen ditut (frantsesa <> gaztelania) eta transkripzioak ere egiten ditut, gaztelania eta euskarazko audio dokumentuetatik. Gaztelaniako irakaslea ere banaiz (aurrez aurreko eskolak edo online formakuntza).

Nire eskarmentu profesionala, jakingura eta heziketa direla eta, hurrengo gaietan nago espezializatua: kanpo merkataritza, administrazioa, turismoa, zuzenbidea, eta marketing-a eta komunikazioa.

Frantziako Itzultzaileen Elkarteko (SFT) kidea naiz eta lanaren gauzatzean, gure lanbideak agintzen duen deontologia kodea erabili eta betetzen dut.

Hezkuntzari garrantzi handia ematen diot eta horregatik, itzulpengintza eta espezializazio gaietan oinarritutako ikastaroak egiten ditut aldizka.

Hemengo hauek dira nire konpromiso nagusiak:

Itzulpen eta idazkera kalitatea: gehiengo kalitatea eskaintzen dut, SFTko deontologia kodea errespetatuz.

Konfidentzialtasuna: Zure dokumentuen itzulpenak konfidentzialtasun guztiarekin egiten ditut.

Erantzun bizkorra eta komunikazio erraza: aurrekontuak bizkor eskuratuko dituzu eta komunikazio arina eskaintzen dut.

Epeen errespetua: Itzulpenak adostutako epean entregatzen ditut.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu nire SFT eta LinkedIn profilak.